Admin

Atxekimendua Eman

Tallarra gaztetxearen alde atxekimendu kanpaƱa bat sortu nahi dugu. Uste dugu asko eta asko direla herri honetan zein inguruetan gune autogestionatu eta aske honen beharra ulertzen eta sustengatzen dutenak, eta hori ikusgai egin nahiko genuke. Inoiz hemendik pasatu zareten pertsonak, jo edo antzerkia egin duzuen taldeak, zerbait antolatu duzuen kolektiboak, edo besterik gabe Tallarra bezalako guneak inposatu nahi diguten herri eredu honi aurre egiteko tresna baliogarri eta beharrezko direla uste duzuenok, zuen atxekimendua adierazi dezakezue.

Horretarako bi bide dauzkazue bai pertsona zein talde edo kolektiboek:

-Zuen izena edo talde/kolektiboaren izena gure emailera bidali, eta guk "Atxekimenduak" atalean publikatuko dugu.

-Karta eredu hau kopiatu eta udaletxearen emailera bidali pegora@eibar.net , Udalari exigituz Tallarra Gaztetxea aitortu eta errespetatu dezala, herrian betetzen duen funtzioagaitik.

[Read more...]